Euskara elkarteak haien erronkei buruzko kongresuari begira

Guaixe 2010eko apirilaren 19a

Larunbatean urteko batzar nagusia egin zuen Topaguneak, euskara elkarteen federazioak (haren kide dira Bierrik Fundazioa eta Aizpea eta Kima euskara taldeak). Batzarreko gai nagusia Euskara Elkarteen Mugimenduaren kongresua izan zen. Haren bidez mugimenduak XXI. mendearen erronkei begira jarri da eta bere oinarriak birpentsatu eta biziberritzeko oinarriak jarriko dira.Batzarrean kongresuaz gain, federazioaren aurtengo erronka nagusiak azpimarratu ziren eta zuzendaritza berritu zen. Horretaz gain, Topagunearen batzarrak dei egin zuen Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidearen alde maiatzaren 15ean IruÃean eginen den manifestazioan parte hartzera. 95 elkarteTopaguneak biltzen dituenak. 20.000 euskaldun baino gehiago batzen ditu.