Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Amaiur dantza taldeak antolatuta, FolkLore Jaialdiak dantzaz bete zuen IruÃeko Alde Zaharra larunbatean. Txistularien atzetik karriketan kalejiran ibili eta gero, Burgoen plazan elkartu ziren dantzari txikiak eta erakustaldi ederra eskaini zuten bertan. Nafarroa eta Gipuzkoak 300 bat dantzari txikik leporaino bete zuten plaza. Haien artean zeuden Irurtzungo Orritz, Uharte Arakilgo Galtz Orratz eta Lakuntzako eta Arbizuko Elai Alai taldetako dantzari txikiak. Dantzan egitea atsegina bada, ez da gutxiago dantzak ikustea. Horretarako aukera izan zuten IruÃean bildu zirenek: IruÃerriko, Zuraideko, Herrialde Katalanetako eta Aragoiko taldeen erakustaldiaz gozatu zuten. Eskoziar talde bat ere etortzekoa zen eta bezperan, ostiralean, Irurtzundik pasatzekoa. Baina hegazkina hartu ezinik, bertan behera geratu zen emanaldia.