Pablo Urtasunek aurrean despeditu zuen Gaztela Leongo Bira

Guaixe 2010eko apirilaren 19a

Atzo despeditu zen Gaztela Leongo Bira, Konpostelako Santiagoko helmugan jokatutako esprint batekin. Barbot taldeko Sergio Ribeiro izan zen azkarrena, eta Euskalteleko Pablo Urtasun urdiaindarra bosgarrena sailkatu zen. Esprintean despeditu diren etapetan aurrean izan da urdiaindarra eta maila ona eman du. Bestalde, Astanako Alberto Contador faborito nagusiak irabazi du Gaztela Leongo Bira, mendiko etapa nagusian aurrean egon eta bereziki erlojupekoan ateratako errentari esker. Pintokoak hirugarren aldiz irabazi du Gaztela Leongo Bira eta sasoi betean dagoela demostratu du. Bestalde, Euskaltelek helburua bete du eta talde laranja zoriontzeko moduan dago: podiumean egotea zen bere nahia eta hala izan da, Igor Anton bigarrena izan baita sailkapen orokorrean, Contadorrengandik 41 segundora. Antonek itzuli bikaina egin du, mendiko etapa nagusia berak irabazi baitzuen. Bera aurrean egoteko lan gogorra egin dute taldekideek: Pablo Urtasun 65.a izan da, 26:48ra eta Jorge Azanza altsasuarra88.a, 33:47ra. Bestalde, Orbeako Xabier Zabalo olaztiarra 94.a izan da, 37:07ra. Afizionatuak. Marquez bigarrena DurananAfizionatuek Eusebio Belez trofeoa zuten jokoan Duranan, Euskaldun Torneorako puntuagarria. Paul Kneepers holandarrak (Telcom Reyno de Navarra) erakustaldia eman zuen eta bera izan zen azkarrena, Rural Kutxa talde sakandarreko Florentino Marquezen aurretik. Rural Kutxa talde onena izan zen. Garaipen honi eta beste batzuei esker Euskaldun Trofeoko lider berria da Kneepers.