Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
956 atletak hartu zuten parte Atarrabia, Burlata eta Uharte Iruñea batu zituen 21. Hiru Herri Herri Lasterketan, 720 maila nagusiko proban eta 236 kategoria txikietan. Ezbairik gabe, atletismoaren festa paregabea izan zen, eta sakandar ugari aritu zen bertan. Proba nagusian 10 km osatzen azkarrena Antonio Etxeberria (Beste Iruña ) izan zen (21:24). Etxeberriak hasieratik hartu zuen aurrea eta ez zuen areriorik izan, 32 segundo atera baitzizkion bere taldekide Cristobal Galerari. Lehen sakandarra Esteban Berdud altsasuarra izan zen (35:49). Emakumezkoetan borroka oso lehiatua izan zuten Ana Casaresek, Nerea Abregok eta Vanesea Pachák. Ana Casares Madrilgo maratoia prestatzea zuen helburu baina lasterketan sartu eta garaipena lortu zuen (37:24), Nerea Abregori segundo bat atereaz. Maitane Txueka arbizuarra bosgarrena sartu zen (42:10).Sailkapena 1.Antonio Etxeberria (31:24) 21.Esteban Berdud (35:49) 47.Migel Angel Lanchas (37:50) 54.Iñaki Lopez (38:04) 56.Israel Arbizu (38:12) 60.David Trevejo (38:23) 128.Santi Agirre (41:02) 156.Maitane Txueka (42:10) 165.Luis Flores (42:28) 311.Aingeru Azazeta (46:15) 397.Juan Perez (47:38) 415.Jose Ignazio Reparaz (48:03) 430.Jose Mari Mercero (48:19) 472.Xabier Ramirez de Alda (49:21) 498.Fernando Larrea (50:04) 650.Jose Luis Asensio (55:29)