Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hiru Herri lasterketaren egun berean 17. Donejakue Bidea lasterketa antolatu zuen Ardoi Klubak Zizurren. 107 korrikalari aritu ziren, Ardoi klubekoak gehienak. 6,2 km-ko proba nagusian Abdelfatah Louajarik ez zuen areriorik izan (19:13) eta ia minutu erdia atera zien Ardoi klubeko Javier Nagoreri (19:40) eta Oscar Primori (19:44). Sakandarrei dagokienez, Raul Audikana olaztiarra 13.a izan zen (21:30). Emakumezkoetan Samira Ahbouche nagusitu zen (22:54), Maitane Meleroren aurretik (23:38). 1.Abdelfatah Louajari: 19:1313.Raul Audikana: 21:3016.Juantxo Arregi: 21:5345.Kike Aldasoro: 24:4847.Jose Javier Maiza: 24:5190.Jose Mari Mercero: 28:13