Nafarroak aukera gehien GRAVN txapelketan

Guaixe 2010eko apirilaren 19a

Asteburu honetan Arabak Nafarroa izan zuen arerio GRAVN txapelketan, eta Nafarroa izan zen garaile, ezkerreko paretako frontoian jokoan zeuden 18 partidetatik 11 irabazi baitituen eta trinketean jokoan zeuden 10 partidetatik 9. Hain zuzen ere, asteburuko jardunaldiarekin GRAVN txapelketako hasierako ligaxka despeditu da eta orain finalen txanda helduko da. Momentuz Nafarroak dominatzen du Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako selekzioak jokoan duten txapelketa: ezker pareko frontoian, jokoan dauden 25 partidetatik Nafarroak 16 final eta 4 finalerdi jokatuko ditu, eta trinketean, jokoan dauden 16etatik 9 final eta 6 finalerdi. Hortaz, dominatzaile nagusia da Nafarroa. Bizkaiak lan ona egin du ere - frontoian zortzi final eta 11 finalerdi jokatuko ditu, eta trinketean 8 final eta finalerdi bat - eta gainontzekoak ez dira horren fin ibili. Pilotari sakandarrek jokatutako lehietan ondoko emaitzak izan ziren: 22 urtez azpiko buruz burukoa: Albarado (Araba) 7 - Ansotegi (Nafarroa) 2222 urtez azpiko binakakoa: Gerrero-Cuevas (Araba) 6 - Ezkurdia-Bergera (Nafarroa) 22Senior mailako binakakoa: Jauregi-Garcia (ARbaf) 7 - Ioldi-Landiribar (Navarroa) 2222 urtez azpiko nesken paleta goma: Isasmendi-Etxeberria (Araba) 24 - Gasko-Aristorena (Nafarroa) 30Pilota emaitzak. Atzo Eibarko Astelenako jaialdia ixten zuen partidan, Alberto Ongayk eta Larrinagai 22-12 irabazi zieten Cabrerizo II.ak eta Ladis Galarzak.