Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gurasoak haien seme-alabekin denbora asko ematen dute. Guraso guztiak, ordea, ez dira euskaldunak edota ez dakizkite euskarazko jolas eta kantak. Horregatik, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak ikastaroa antolatu du. Gurasoez gain, hezitzaileei eta irakasleei zuzenduta dago ere. Kontu txikiak izena du ikastaroak eta zortzi orduko iraupena du. Ikastaroa doakoa da. Hiru talde izanen dira eta ikastaroa irauten duen bitartean haurrak zaintzeko zerbitzua izanen da. Izena eman nahi duenak 689 029 778 telefonora edo arakil.euskara@sakana-mank.com helbidera jo beharko du. Sortzen-Ikasbatuaz-eko kideek eskainiko dute ikastaroa. Mankomunitateari antolakuntzan Irurtzungo Atakondoa ikastetxe publikoa, Etxarri Aranazko Udaleko Kultura Saila eta Olatzagutiako Akelarre ludotekak lagundu dute. Hiru taldeEgunak: maiatzaren 24, 25, 26 eta 27a Ordutegia: 17:30etik 19:30eraTokia: Etxarri Aranazko kultur etxeaEgunak: maiatzaren 17, 18, 19 eta 20aOrdutegia: 18:30etik 20:30eraTokia: Olaztiko Akelarre ludotekaEgunak: maiatzaren 17, 18, 20, 21, 24 eta 25aOrdutegia: 15:30etik 17:00eraTokia: Atakondoa ikastetxe publikoa