Hautetsien AHTren kontrako kanpaina

Guaixe 2010eko apirilaren 20a

Arakilgo Ruben GoÃi eta Arruazuko Gorka Ovejero zinegotziak, Pueio, Galar eta Oltzako zendeako zinegotzi independenteekin batera manifestua sustatu dute. Abiadura Handiko Trenaren (AHT) inposaketaren kontra agertu dira idatzian eta toki-erakundeen iritzia ez dela kontuan izan salatzen dute. Manifestuari babesa azaltzeko sinadura kanpaina abiatuko dute zinegotziek. Nafarroako hautetsiak idatziarekin bat egitea eskatu dute. Zinegotziek astelehenean IruÃean eskatu zuten “proiektua garatzen ari den defizit demokratikoa zuzendu bitartean”AHTren egitasmoa gelditzeko. Horrekin batera, zinegotziek euren idatzian eskatzen dute “gardentasuna, informazioa, eztabaida eta herritar guztiek erabakitzeko ahalmena izatea; herritarrek azpiegitura egokia den edo ez erabakitzeko”. Horrekin batera, AHTk sortuko dituen ondorio negatiboak salatu zituzten. Manifestua babestuko duten hautetsiek gizarte parte hartzearen defentsa eginen dute, elkarlanean, AHTren kontra egiteko. Horrekin batera, egitasmo horri buruzko informazioa eman eta azpiegitura horren kontrako iritziei toki egitea onartzen dute. Gainera, erabakiak hartzeko udal autonomia babestea egoki jotzen da. ArakilRuben GoÃik azaldu zuenez, Arakilgo Udala hirigintza plana egiten ari da eta Lurraldea Okupatzeko Eredua izeneko txostenaren tramitazioa moteltzen ari da. Udalari AHTren ibilbidea jasotzeko eskatu diote IruÃetik eta uko egin dio horri.