Sakana taldea txapelduna

Guaixe 2010eko apirilaren 20a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatutako Sakanako Areto Futbol Txapelketak baditu txapeldunak. Zortzi talde aritu dira lehian hasierako ligaxkan, eta lau onenek lortu zituzten finalerdiak jokatzeko aukera. Horrela, finalak nork jokatuko zituen erabaki zen. Larunbat arratsaldean finala jokatu zen Altsasuko Zelandi kiroldegian. Ikusle dezente bildu ziren eta giro onean joan zen lehia. Herriko Txikik eta Sakanak jokatu zuten final handia. 2-5 gailendu zen Sakana, eta hortaz txapelketako txapelduna izan da, merezimendu osoz. Bestalde, hirugarren eta laugarren postuak zehazteko partidan All In taldeari 3-11 irabazi zion Einag Arezpek. Kirol Zerbitzuak eskerrak eman nahi dizkio Iker Kirolak dendari, txapelketan laguntzaile duelako eta bereziki arbitro lanak egin dituzten Isidro Dávila eta Jokin Ganuzari, “euren lanagatik izango ez balitz ezinezkoa litzatekeelako txapelketa antolatzea”. Bestalde, parte-hartzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkiete, urtetik urtera errespetu gehiago eta jokaera egokiagoak izaten ari direlako. Sailkapena1.Sakana2.Herriko Txiki3.Einag Arezpe4.All InÂ