Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
DBHko 2., 3. eta 4. mailan ari diren gazte sakandarrek lagun artean kirolaz eta abenturaz gozatzeko aukera izanen dute. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak egindako eskaintzan parte hartzeko hilaren 23an, 26an eta 27an eman beharko da izena, 689029780 telefonora edo aranatz.euskera@sakana-mank.com helbidera joz. Plaza mugatuak dira horregatik, izena eman eta gero matrikulatu beharrra egonen da. Hori maiatzaren hiruan izanen da. Mankomunitateko egoitzara edo Irurtzun eta Altsasuko udaletxeetara izen emate fitxa beteta aurkeztu beharko da. Horrekin batera, osasun txartelaren kopia eta 30 euroak kutxa bidez ordaindu izanaren agiria aurkeztu beharko dira. ArrazoiaEuskara Zerbitzuaren eskaintza horren bidez aisialdian gazteen artean hizkuntzaren erabilera sustatu nahi du. Mankomunitatearen ustez beharrezkoa da eskualdeko gazteek ahalik eta esparru gehienetan gure hizkuntza lantzea, euskararen erabilera-ohiturak normalizatzeko. Jakinik ikastetxetik kanpo euskararen erabilera apaldu edo desagertu egiten dela, aisialdian eragin nahi du. Egitaraua Maitzaren 7an    Autobusez abiatu eta Narbarteko aterpean afaldu. Maiatzaren 8an   Goizez, gosaldu eta Bidarraiko Errobi errekan rafting-a                          Arratsaldean, Narbarten Bertiz Abentura Parkera. Maiatzaren 9an   Goizean, arroilen jaitsiera Elizondoko Beartzun auzoan.                             Bazkaldu eta autobusez Sakanara.