Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dei hori egin zuten Nafarroako ezker abertzaleko hainbat hautetsik, tartean Lakuntzako alkate Jose Ramon Garinek. Aurreko ostiralean egindako agerraldian egungo eredu ekonomikoari kritika egin zioten independentistek. Aldaketa politiko eta soziala aldarrikatu zuten eta hura “ezkerreko indarren metaketatik garatu behar da, ezinbesteko tresna gisa gizarte mobilizazioa sustatuzâ€. Sakanari dagokionez, industria basamortua bihurtzeko arriskua aipatu zuten. Baina krisiak ere zerbitzu, gizarte premiak (Josefina Arregi), jubilatu, langabe, gazte, emakume eta etorkinak kaltetu dituela nabarmendu zuen ezker abertzaleak. Guztiagatik, independentistek mobilizazioetan parte hartzera eta eragile politiko eta sozialei ibarraren etorkizunaren defentsan aurrera egitera hots egin dute.