Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur jokatuko da Herbehereetako Ardenetako bigarren klasiko ezaguna, Fleche Wallone. Proba famatu honen 74. edizioa da jokoan dagoena eta bertan bi sakandar izango ditugu lehian: Egoi Martinez (Euskaltel) eta Imanol Erbiti (Caisse d´Epargne). 198 km eta 10 murru edo gain gogor pasa beharko dituzte txirrindulariek, eta hain zuzen ere Huy murruan despedituko da proba, igoera oso-oso gogorrean. Klasikoa irabazteko faboritoen artean Alejandro Valverde eta Alberto Contador daude, Andy eta Frank Schleck, Damiano Cunego, Cadel Evans eta Andreas Klodenekin batera. Egoiren lana Igor Anton liderra laguntzea izanen da, eta Imanol Erbitirena Valverderendako dena ematea. Gorka Verdugo osatu daEuskaltelen dabilen txirrindulari etxarriarrak arazoak izan ditu ezker hankako Akilesen tendoian eta horregatik ezin izan zuen Euskal Herriko Itzulian eta Iparraldeko klasikoetan aritu. Baina etxarriarra osatu da eta Romandiako Itzulian aritzeko asmoa dauka.