Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Nafarroako Duatloi zirkuiturako baliagarria zen San Adriango Duatloia jokatu zen (6 km korrikan-25 km txirrindulan eta 3 km korrikan). Maila nagusian 115 duatleta aritu ziren lanean, eta nabarmentzekoa da sakandarren lana txalogarria izan zela. Mikel Otegi (Baxurde Txiki) iritsi zen lehena helmugara, eta berarekin batera igo zen podiumera Fco Javier Gomez altsasuarra (1:15:07), helmugan hirugarrena sartu eta probako lehen beteranoa izanik. Lau sakandar sartu ziren lehen hamar postuetan, duatleta sakandarren maila onaren isla, eta Sakana Triatloi Taldea talde onena izan zen. Bestalde, emakumezkoetan Ana Monreal (Belsi) nagusitu zen (1:29:33). Kategoria txikietan txapeldunakKategoria txikietako probetan ere bikain aritu ziren Sakana Triatloi Taldeko gaztetxoak. Gaizka PeÃagarikano izan zen irabazlea benjamin mailako mutiletan (7:50) eta Leire Maiza laugarrena izan zen benjamin mailako nesketan (9:30). Kimuen mailan bi txapeldun sakandar izan genituen: Olatz Azazeta nesken mailako irabazlea izan zen (14:45) eta Urko PeÃagarikano mutilen mailako irabazlea (13:46). IÃigo Maiza hirugarrena sailkatu zen (14:42).Sailkapena1.Mikel Otegi (Baxurde Txiki): 1:13:34 3.Fco. Javier Gomez (Sakana T.T.): 1:15:07 (lehen beteranoa) 4.Igor Flores (Lagunak): 1:15:20 6.Felix Benjumea (Sakana T.T.): 1:15:36 8.Javier Borrega (Sakana T.T.): 1:15:56 13.Jokin Lazkoz (Sakana T.T.): 1:17:19 27.Isidro Asurabarrena (Sakana T.T.): 1:22:04 29.Aitor Mozo (Sakana T.T.): 1:22:24 33.Fidel Jimenez (Sakana T.T.): 1:23:25 37.Juan Carlos Gomez (Sakana T.T.): 1:24:05 52.Jose Ignazio Lazkoz (eguneko lizentzia): 1:24:48 54.Jesus Goena (eguneko lizentzia): 1:25:59 56.Fernando Igoa (eguneko lizentzia): 1:26:34 77.Jon Igoa (eguneko lizentzia): 1:31:17Â