Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Fleche Wallone klasiko ezaguna jokatu zen Ardeetan. 195,5 km osatu behar izan zituzten txirrindulariak, eta tartean 10 murru edo gain gogor gainditu. Lasterketa Huyko murruaren igoeran erabaki zen. Euskalteleko Igor Antonek erasoa jo eta bazirudien bera eta Alberto Contadorren artean erabakiko zela garaipena, baina atzean Cadel Evans zetorren, aurreko bien lana zelatatzen, eta azkenean australiarrak erasoa jo, besteak atzean utzi, eta lehena izan zen Huyko helmugan. Joaquin Rodriguez bigarrena sartu zen eta Alberto Contador hirugarrena, biak denbora berean, eta Igor Anton laugarrena izan zen, 6 segundora. Goizegi eraso zuen euskaldunak. Alejandro Valverde zortzigarren sailkatu zen, 9 segundora. Sakandarrei dagokionez, Egoi Martinez 88.a heldu zen, 1:36ra, eta Imanol Erbiti 129.a, 11:42ra.