Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Deialdi horrekin enplegu suntsipena gelditzea eta enplegu duina exijitzen dute. Horrekin batera, ibarrean garapen osoa bulkatzeko konpromisoa eskatu die eragile eta erakundeeiSakanan lan eta bizi nahi dugu! Prekarietateari eta langabeziari stop! izenburua duen manifestua hainbat sakandarrek sustatu dute. Haiek dira Abian plataforma sortu dutenak. Asteazkenean, Altsasuko enplegu bulegoaren aurrean, aurkeztu zuen bere burua plataformak. Abian plataformak maiatzaren 21erako bi orduko greba (12:00etatik 14:00etara) deitu duela jakinarazi zuen. Horrekin batera, 12:30ean Altsasun eginen den manifestazioan parte hartzera deitu zuten. Abian-eko kideen gogora ekarri zuten iazko maiatzaren 21ean krisiaren eraginak salatuz greba orokorra egin zela. Aurtengo mobilizazioarekin egungo egoera ekonomikoaren aurrean "stop handi bat irudikatu behar dugu". Abian plataformaren manifestua sinatu dutenek argi dute egungo ekonomia krisiak "kapitalismoaren harrapakeriak eragin duela. Krisia gainditzeko langileriari sakrifizioa eskatzen ez dira lotsatzen, are gehiago, gure eskubideak ukatu eta prekarietatean oinarritutako enplegua orokortzeko, edo gure pentsioak murrizteko erreformak martxan jarri nahi dituzte".EskaerakSakanan krisiak gazte, emakume, merkataritza, lehen sektore, zerbitzu eta industria arloetan duen eragina nabarmendu dute. Horregatik, "Sakana modu oso edo integral batetik begiratu eta denon parte hartzea bulkatuz garapen plan bat egin behar dela" uste du Abian plataformak. Hori "urgentziaz" egin behar dela uste dute, "gure etorkizuna bermatuko duen eta gure beharren zerbitzua egonen den garapena bultzatuz". Bestetik, Abian plataformatik, "enplegu suntsiketarekin gelditzea eta sakandar guztiendako enplegu duina" exijitu dute.