Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Talde honen barruan hainbat eragile aurki ditzakegu. Beraiek dioten bezala, kataluniarrak eta italiarrak Euskal herrian elkartu dira, elkarlanean diska bat grabatu eta makina martxan jartzeko. Hasteko, taldekideak aurkeztu ondoren batek baino gehiagok ulertuko du nora noan, lehenbizi Sandoka eta Rude, underground italiarrean esperientzia handiko bi abeslari. Rudek abeslari esanguratsuekin parte hartu du lan ezberdinetan, hauen artean daude La kinky beat, Fermin Muguruza, eta Manu Chao. Katalunia aldetik esperientzia handiko beste hiru musikari, Aureli, Xarli eta Joan. Bukatzeko musikari erritmoa jarriz Anjel, hau ere esperientzia handiko bateriajolea, oholtza gainean sortu eta egindakoa. Seikoteak duen estiloari buruz hitz egiten hastean, beraiek bertan dioten bezala "combat rock talde bat gara The clash eta Mano Negra bezala". Talde berezi honen kantuak entzunda, 80ko hamarkadako rock-a eta gaur egungo ska musikaren nahasketa berezi bat dela esan daiteke, beti ere dantza erritmoak ahaztu gabe eta abestien erritmo bizia areagotuz eta mantsotuz egiten dute aurrera abestiek. Kantuak entzuteko aukera ere badugu internet bidez, www.myspace.com/lamaquinaofficialsite.com orrialdean. Talde hau ikusteko aukera izanen dugu zuzenean Etxarriko gaztetxean apirilaren 23an, ikusi eta nola ez, gerria mugiaraziko digutelakoan, animatu eta musikaz gozatu!