Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur arratsaldean hasi eta domeka arratsalderaino luzatuko dira ElkarEgin, Altsasuko Herri Jardunaldiak. Antolatzaileen nahia da "herritar andana batzea eta ezkerreko ikuspegitik, herri euskaldun eta aurrerakoiarekin helmugaraino nola heltzen garen adostea". Jardunaldien tamaina ere nabarmendu nahi izan dute, esanez asteburuko jardunaldiek "hurrengo urteetako gidoia azaleratuko" dutela. Antolatzaileek ere inflexio puntutzat ere jo dituzte jardunaldiak. Hiru mintegiEztabaidarako gidoi baten premiagatik eta "errealitateaz jabeturik" hiru mintegi proposatu dituzte antolatzaileek. Lehena, herri harresia, errepresioari buruzkoa izanen da eta haren aurrean "herri moduan agertzea eta biltzea garrantzitsua" dela uste dute. Bigarren zutabea gazteria da. Hiru arrazoi eman dituzte: udaleko gazte batzordean egindako aldaketak zerbait polita egiteko aukera ematen du; gaztetxearen 20. urteurreneko ekimenak eta gazteen pasibotasuna. Azken zutabea arlo sozio-ekonomikoa da eta hura beste hiru mintegitan banatu dute: partzuergoa, AHT eta lan mundua. Gai gehiagoAipatutako gai horietaz gain, asteburuan gai gehiagoz ere hausnartuko da: jai ereduak eta herritarren parte hartzea; emakumeen borroka; euskara (hezkuntza arloan gehien bat) eta komunikazioa. Emakumearen eta immigrazioaren egoera mintegi guztietan agertuko diren gaiak direla ziurtatu dute antolatzaileek. Azken gai horren inguruan xenofobiaren eta bazterketaren aurkako mezua zabaldu beharra nabarmendu dute. EgitarauaApirilak 23, ostirala18:00etan Aurkezpen orokorra.18:20ean Herri harresiaren mintegia. 21:30ean Afaria Zubiondo elkartean.23:30ean Password jokoa gaztetxean, Altsasu gaitzat hartuta. Apirilak 24, larunbata9:00etan Gosaria. 9:40ean Mintegien hasiera: Sozioekonomia. Gazteria.Atsedenaldia.12:30ean Sozioekonomia: AHT. Partzuergoa. Lan mundua.14:30ean Bazkaria Zubiondo elkartean. 16:00etan* Arratsaldeko kafe plenarioa. (Goizeko ondorioak). 17:30ean Jai ereduari buruzko mintegia. 20:00etan Herri komunikabide berriaren aurkezpena. 21:30ean Afaria Zubiondo elkartean. 23:30ean Josu Bergararen kontzertua gaztetxean. Apirilak 25, domeka11:00etan Mintegia: Euskara hezkuntza arloan. 14:30ean Bazkaria Zubiondo elkartean.15:30ean Ariketa feminista, Zubiondon. 17:30ean Plenario orokorra. *Larunbat arratsaldeko guztia Iortia kultur gunean da.