Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Liburuaren Eguna dela eta, hamaika jarduera antolatu dira Sakanan. Helburu berbera dute guztiek: liburuekin gozatzea.Literaturaren historian egun gogoangarria da apirilaren 23a. Egun horrekin zendu ziren mundu osoan ezagunak diren hiru idazle: Miguel de Cervantes, William Shakespeare eta Garcilaso de la Vega. Horregatik, 1995ean Unesco-k Liburuaren Eguna izendatu zuen apirilaren 23a. Ospakizun horrekin bat egin dute Sakanako zenbait eragilek. Liburuekin gozatzeko aukera zabala dugu. Liburua liburu trukHori da Altsasuko Kima Euskara Taldearen proposamena. Euskarazko liburuen truke azoka antolatu du domekarako. Taldearen asmoa Altsasun euskarazko irakur zaletasunari bultzada ematea da. Gainera, ez da inolako kosturik izanen.Kimaren asmoa aurrera eramateko ezinbestekoa izanen da altsasuarren parte hartzea: etxean irakurrita dituzten euskarazko liburu edo liburuak hartu eta leku hauetara eraman behar dituzte: Iortia kultur gunera, Itsasi euskaltegira, Zelandi eskola publikora, Iñigo Aritza ikastolara, Jesusen Bihotza ikastetxera eta LHko institutura. Han liburua utzi eta trukean txartel bat jasoko du emaileak, beti ere txartel bakarra. Horretarako gaur eguerdira arteko epea dute.Euskarazko liburuen truke azoka apirilaren 25ean, domekan, izanen da, Foruen plazan, 12:00etatik 14:00etara. Eguraldiak laguntzen ez badu, Iortia kultur guneko ezkaratzean izanen da. Bertan jarriko dituzte altsasuarrek eramandako argazki guztiak. Gustukoa aukeratu eta etxera eraman ahalko da bezperan hartutako txartelaren truke.Kimak liburuen truke azoka posible egin dutenak eskertu ditu: Altsasuko Udala, Altsasu aldeko Gizarte Zerbitzuak, Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzua eta liburuak hartu dituzten erakundeak.Literatura hizpideLiburuaren Egunean bakarrik ez, Altsasuko Kima Euskara Taldeak hilero du hitzordua liburuekin: hileko azken ostegunetan Testu bazkara deitzen dute. Landutako irakurketa bat egiten da saio bakoitzean. Euskarazko idatziei zukua ateratzeko aukera ederra da. Apirilaren 29an, ostegunean, 19:00etan dute hurrengo saioa, Altsasuko Gure Etxea eraikinean. Hilabete honetarako Guy de Maupassanten Idunekoa liburuko pasarte bat aukeratu dute. Apirilaren 27ra arte eman daiteke izena Altsasuko udal liburutegian edo altsasuneuskaraz@euskalerria.org e-postan.Ipuin kontalariakAltsasuko Udal Liburutegiak eta Kultura Sailak antolatutako jardueren artean protagonismo berezia du Castillo Suarezen Ebelina Mandarina liburuak. Gaur, liburuaren egilea eta ilustratzailea izanen dira herriko liburutegian: 18:00etan, topaketa eginen da liburuaren ilustratzaile Leire Urbeltzekin. 19:00etan Ebelina Mandarinaren akrobata izan nahi duen neskatxaren istorioa kontatuko digu liburuaren egileak, Castillo Suarezek, ilustratzailearen laguntzarekin. Ostegunean bi ipuin kontalari izanen dira: Maite Arresek txoritxo baten kontuak ekarriko ditu Etxarri Aranazko liburutegira. Ixabel Milletek, berriz, Euskal ipuinak kontatuko ditu. Bi saioak 17:30ean izanen dira. Ebelina MandarinaCastillo Suarezek haurrendako idatzi duen lehen liburua da. Altsasuko idazleak arrakasta handiarekin mustu du saila eta liburuak haur literaturako XXVIII. Lizardi Saria eman dio. Atzo jaso zuen saria Zarautzen. Liburuaren argitalpen bikoitza egin da: liburuaren 2.400 ale banatuko ditu Zarauzko Udalak eta Erein argitaletxeak ere argitaratu du.Izan direnakLiburuaren Egunari aurreratuta, Sakanako liburutegietan mugimendu berezia izan dute aste osoan. Altsasuko liburutegian Ebelina Mandarinari buruzko marrazki tailerra eta erakusketa izan dute. Gaur izanen dute azken eguna. Zenbat? Irurtzunen ere eskulanetarako aukera izan zuten gazteek: larruzko poesia egiteko tailerra izan dute. Zenbat?Bestalde, bi literatura solasaldi izan dira. Asteazkenean, Gemma Lienasen El final del juego liburuan sakontzeko aukera izan zuten Altsasun. Atzo, berriz, Aingeru Epaltzaren Rock´n´roll liburua izan zuen hizpide Olatzagutiako Irakurketa Klubak.KlasikoakIrakurri, Gozatu eta OparituBeste behin ere, hemen da Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpaina. Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak, asteazkenean aurkeztu zuen laugarren edizioa Bilbon. Irakurketa sustatzeko asmoz sortu den egitasmoa Hego Euskal Herriko 16 herritan gauzatuko da. Irurtzungo Aizpea Euskara Taldearen eta Irurtzungo eta Etxarri Aranazko liburutegi eta liburu denden elkarlanari esker, egitasmoaz gozatzeko aukera izanen dugu Sakanan.Hiru pausutan laburtzen da ekimena. Lehenengo pausua herriko liburutegira joan eta euskarazko liburu bat maileguan hartu eta irakurtzea da. Bigarrena, liburua liburutegira itzuli eta hari buruzko fitxa bat betetzea da. Trukean liburuzainak erosketa-txekea emanen dio hitzartutako liburu dendan erabiltzeko. Azken pausua liburua oparitzea da, lagun bati, senide bati edota, zergatik ez, norbere buruari. Liburutegian jasotako txartelarekin % 25eko beherapena izanen dugu euskarazko liburuetan, edo % 50ekoa euskara elkarteko kide izanda. Topaguneak euskaraz irakurtzearen alde atsegina azpimarratu nahi du, irakurtzeak eta oparitzeak (zein opariak jasotzeak) dakarten gozamenaren bidez. Bide batez, euskaldunak liburutegitako ohiko erabiltzaile bihurtu nahi ditu.Liburuaren Egunean hasi eta uztailaren 24an amaituko da kanpaina. Beraz, bada irakurketaz gozatzeko nahiko denbora.Liburuak % 25 merkeagoKanpaina jarraitzen dutenek euskarazko liburuak erosteko deskontu txartela jasoko dute. Irurtzungo eta Etxarri Aranazko liburutegietan emanen dituzte txartelak, liburu bat irakurritakoan.JUUL: Haurrak epaileEuskal Herriko Ikastoletan JUUL hauteskunde literarioak izan zituzten atzo, Liburuaren Nazioarteko Egunaren bezperan. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko ikasleek eman zuten botoa. Azken urtetan euskaraz argitaratutako liburuak hautagai izan zituzten eta, horrez gain, gustuko ilustratzailea ere aukeratu zuten.Hauteskundeak irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko jardueren artean kokatzen dira. Egitasmoaren 12. edizioa da eta dagoeneko sari preziatua bilakatu da haur eta gazte literaturaren idazleendako eta ilustratzaileendako, liburuen hartzaileek ematen baitute saria. Bozketa, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroako eta Iparraldeko hainbat ikastoletan egiten da. 21.000 ikasle inguruk parte hartzen dute. Horien arten dira Altsasuko Iñigo Aritza ikastolako eta Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolako ikasleak.www.juulkanpaina.netIkasleek web orriaren bidez egiten dute bozketa. Gainera, irakasleen irakurketa bultzatzeko baliabideen tresna ere bada.