Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostiralean jakinarazi zuen Nafarroako Gobernuak Urdiain-Altsasu industrialdea egiteko lurren desjabetzeko proiektua onartu zuela. Lurren desjabetze egitasmoa Urdiaingo zatiari dagokio (gutxi batzuk daude Altsasun). Nafarroako Gobernuak jakinarazi du lursailen jabeek informazio publikoko garaian aurkeztutako 24 alegazioetatik 14 onartu dituela (osorik edo zatiren bat). Horien berri Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez eta udalen bidez zabalduko du. Behin betiko desjabetze proiektua onartu eta gero, lanak emateko lehiaketa eta industrialde berri obrak esleitzea etorriko litzateke. 937.697 metro2Nafarroako Gobernuak sustatutako industrialdeak edo jarduera ekonomikoen eremuko proiektu berriak bi sektore mugatzen ditu, bakoitza eremu batean. Urdiaingoak 647.139 metro koadro dauzka eta jarduera ekonomikoetarako ohiko industrialdeen itxura dauka, eta partzelazio malgua, enpresa txiki eta ertainak jartzeko modukoa. Altsasukoak, berriz, 290.558 metro koadro dauzka; lursail handiagoak jartzeko dago pentsatua eta trenbide bidezko garraioa sartzeko eremu handi bat jar daiteke (horretarako, Altsasuko Udalak hirigintza garapen zehatzagoa egin behar du).Gobernuak jakinarazi duenez, Urdiaingo sektorea Plan Sektorialean antolatuko da, zuzenean, eta dagokion egikaritze unitatea birpartzelazio eta hirigintza proiektuen bitartez garatuko da. Altsasuko sektorea, aldiz, Plan Partzial bat medio garatuko da; plan horretan zehaztuko dituzte, besteak beste, egikaritze unitateak. Behin Plan Partziala onartuta, sektorerako jarritako egikaritze unitatea (edo unitateak) birpartzelazio eta hirigintza proiektuen bitartez garatuko da.Bestalde, Vianako Printzea erakundeko Ondasun Higigarri eta Arkeologia atalaren txostenaren arabera, Altsasuko Zangituko eremua gauzatu aurretik egiaztatu behar da ez daukala ondare arkeologikoarekin bateraezintasunik; horretarako, zundaketak eginen dira, eta emaitzen arabera hartutako erabakiak.