Udalbiltzako auzipetuen aldeko kontzentrazioak

Guaixe 2010eko apirilaren 29a

Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari leloarekin gaur, 20:00etan udaletxeen aurrean kontzentrazioak eginen dira. Haietan Udalbiltzaren kontrako epaiketa salatuko da. Horrekin batera, erakundearen eta auzipetuak dauden 22 pertsonen alde eginen dute kontzentratuek. Gaurko Irurtzun, Uharte-Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri-Aranatz, Iturmendi, Urdiain, Altsasu eta Olatzagutiako udaletxeen aurrean daude kontzentrazioak iragarrita.