Nonnonba (Shigeru Mizuki, Astiberri argitaletxea)

Guaixe 2010eko apirilaren 30a

Japoniak kontu eta kontakizun ugari ditu, oso aberatsa da tradizio eta kultur arlotan. Batez ere herri xumeak duen kulturari buruz ari naiz, mitologiari buruz non milaka jainko eta izpiritu dira ezagun.Sintoismoak du errua (Japoniako erlijio tradizionala, Japoniak berak adina urte dituela esan daiteke). Sintoak zeru-lurrak gurtzen ditu, bai eta naturaren edozein elementu izpiritu bihurtuta. Honetaz gain errespetu handia die Sintoak arbasoei.Ziurrenik pelikula edota dokumentalen batean ikusiko zenuten Japoniako etxeetan hildakoen argazkiren bat gordetzen dutela aldaretxo txiki batean. Intsentsuarekin errespetua erakutsi eta berarekin hitz egiten dute, eguneroko gauzak kontatu edo laguntza eskatzeko.Komikietan ere ikusi daitezke sintoaren ezaugarri hauek. Nonnonba komikiak amonatxo baten bizia kontatzen du. Amonatxoak izpirituen kontutan jakinduria harrigarria du eta behar duen jendeari laguntza eskaintzen dio izpiritu kontuetan. Egia da askotan kontu hauek jendeari beldurra erabiliz zerbait irakasteko erabiltzen direla (hau edota hori egiten ez baduzu izpiritu maltzurrak eramango zaitu!) baina harrigarria da zenbat izpiritu agertzen diren liburuan.Esan bezala Nonnonba amonatxo zaharra dugu, alarguna bera. Senarra hiltzean etxe batean zerbitzari hasi eta etxeko seme helduari izpiritu kontuak irakatsiz doa. Haur hau liburuaren egilea dugu, Shigeru Mizuki. Berez komikia modu autobiografikoan egilearen eta izpirituen munduaren harremana nola hasi zen kontatzen du. Hogeita hamarreko hamarkadako Japonian kokatzen da historia.Zer egin behar den izpiritu zehatz bat aldentzeko, nola errespetua gorde izpirituek gogaitu ez gaitzaten, nola lortu izpirituek baten aurka ez egotea... hauek dira Shigeruk ikasten dituen gauzak bere bizitzako zenbait gertakizun adibide bezala jarrita, eta guztiak Nonnonba-ren eskutik ikasten ditu.Adibidez, Japoniako jendeak milaka urte daramatza egunero gutxienez bainu bat hartuz (bai, milaka urte egunero bainatzen direla, harritzekoa da ez da ala?), eta Nonnonbak azaltzen du bainuontzia oso ondo garbitu beharra dagoela AKANAME izpiritua agertu ez dadin. Izpiritu horrek bainuontziko zakarkeria miazkatzeko ohitura du eta berez ez da arriskutsua baina bere presentziak beste izpiritu maltzurrago batzuk erakartzeko ahalmena du eta horregatik bainuontzia oso ondo garbitu behar da.Beste bat, pertsona bat hiltzean, dolu 49 egunez egon behar da errespetua erakusteko hildakoari. Hildakoaren izpiritua 49 egunez egoten da bizien artean eta egun horietan zehar (batez ere maitatuenak eta gorrotatuenak) errespetua gordetzen ez bazaio beste mundura arrastaka eraman zaitzake maitasuna dela-eta edo mendeku bezala.Jose Luis AsensioMyaku.fanzine@gmail.comwww.fanzinemyaku.blogspot.com