Mankomunitateak Urdalurko tratamendu planta hobetzeko laguntza jaso du

Guaixe 2010eko apirilaren 26a

Sakanako Mankomunitateak Urdalurko uharka ondoan duen etxolan laugarren iragazki edo filtro bat jarriko du. Horrek ura garbitzeko aukera gehiago emanen dio mankomunitateari; egungo 110 litro segundotik 140ra pasatuz. Etorkizunera begira eginiko inbertsioa da hori. Izan ere, aurreikusia dago Urdalurko ura Irurtzuneraino eramatea. Ur hornidura sarea zabaltzen denerako mankomunitateak guztia prest izan nahi du eta, horregatik, laugarren iragazkiarekin ura arazteko gaitasuna handitu nahi du. Horrekin batera, dekantazio bidez lokatza kentzeko azpiegitura berria jarriko da. Han bildutakoak hondakindegian bukatuko du. Azkenik, argindarra eta 100 kva-eko ekipo elektrogeno berria jarriko dituzte. Sakanako Mankomunitatearen asmoa lanak maiatzean ematea da. 330.000 euroAurrekontu hori dute lanek. Haietatik 227.586,21 euro Nafarroako Gobernuak emanen ditu.