Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako pilota selekzioek jokatzen duten GRAVN Torneo ezaguneko finalerdiak jokatu dira asteburuan, eta Nafarroako selekzioak beste 8 finaletan egoteko txartela lortu du. Aurretik Nafarroakoek ezker paretako frontoiko 25 finaletatik 16tan egotea lortu zuten modu zuzenean, baina asteburuan beste hiru finaletan egotea lortu zuten, jokoan zeuden lau finalerdietatik hirutan gailendu eta gero. Hortaz, frontoiko 19 finaletan izango da Nafarroa. Trinketeari dagokionez, jokoan dauden 16 finaletatik 9 finaletan egotea lortua zuen dagoeneko Nafarroak, baina asteburu honetako finalerdiak eta gero beste bostetan egotea lortu du. Hortaz, trinketeko 16 finaletatik 14tan egongo dira nafarrak. Trinketeko finalak asteburuan jokatuko dira Nafarroan, eta ezker paretako frontoiko finalak maiatzaren 9ko asteburuan Araban. Sakandarrak Federazioen Arteko Torneo AbsolutuanJokoan da Federazioen Arteko Torneo Absolutua. Buruz burukoan, Nafarroa ordezkatzen zuen Ezkurdia arbizuarrak 22-3 irabazi zion Gaztela Leongo Serranori, eta eskuz binakakoan, Nafarroaren izenean aritu ziren Ansotegik eta Linzoainek 22-7 hartu zituzten menpean Gaztela eta Leongo Vicente-Garcia. Pilota emaitzak. Ostegunean, Mallabiko Biharko Izarrak txapelketan, A multzoan Ezkurdiak eta Etxebarriak 21-22 galdu zuten Ricoren eta Aldaperen mesedetan. Matienako San Prudentzio Torneoan Gallurraldek eta Jakak 13-22 galdu zuten Etxanizen eta Aizpururen kontra, eta Elgetako lau t´erdian, kadeteetan, Tolosak 22-15 irabazi zion Murgiondori eta 23 urtez azpikoan Eskudero lau tantotan utzi zuen Atxotegik. Atzo Astelenako jaialdia ixten zuen partidan, Apezetxeak eta Larrinagak 22-16 irabazi zieten Alberto Ongayri eta Urberuagari.