Langileen Eguna

Guaixe 2010eko apirilaren 29a

Maiatzaren bata, Langileen Eguna. Sindikatuek euren aldarrikapenak zabaldu eta militantzia biltzeko hitzordua bihurtu da azken urteetan. Biharkoa ere ez da desberdina izanen. Langileek biharko hainbat deialdi dituzte. ELA sindikatuak Bilbon ospatuko du maiatzaren lehena. Patronala, banka eta gobernuak: xantaia eta sakeoa. Inoiz baino gehiago sindikatua langileekin leloa aukeratu du aurtengorako. Horren bidez, honako mezua zabaldu nahi du: aldarrikatzen duen sindikalismoa, inoiz baino beharrezkoagoa dela. ELAk Bilbon eginen du manifestazioa, 11:30ean hasiko da Jesusen Bihotza plazatik. Ondoren herri bazkaria izanen da BECen.LAB sindikatuak Euskal Herriaren luze zabalean hainbat mobilizazio deitu ditu. Iragarritako manifestazioetako bat Altsasun eginen da, 12:30ean, Foru plazatik abiatuta. Langileon borroka aldaketaren indarra leloa izanen du manifestazioak. LABek aurten zabaldu nahi duen mezua da krisi egoeran, “orain ere inork ez digu ezer oparituko, langileon borroka izan beharko da premiazko dugun aldaketa horretarako indarra”. UGT sindikatuak bere afiliatuak Lizarrara deitu ditu. Egun guztiko egitaraua prestatu du UGTk. Eskubideak dituen enpleguaren eta gure pentsioak bermatzearen alde leloarekin UGTk aldarrikatu nahi du “enplegua eskubideekin”. Horretarako elkarrizketa sozialaren aldeko apustu irmoa azalduko du UGTk. Horretarako alde guztien ardura eskatuko du. Enplegua mantendu eta errekuperatzearen alde, eta langileen eskubideak murriztearen kontra azalduko da. CCOO sindikatuak bere kideak IruÃean bilduko ditu, 11:00etan auzatea izanen dute egoitzan eta 12:00etan handik manifestazioa abiatuko dute. Guztia borobiltzeko bazkaria izanen da. Eskubideak dituen enpleguaren eta gure pentsioak bermatzearen alde leloarekin CCOOko kideek biharkoan ideia hauetan eginen dute indar: “arduratik enpleguaren egoera hobetuko duten akordioen alde eginen du CCOOk. Horrekin batera, enpresei hitzarmen kolektiboak betetzeko eskatuko du. ESK-k eta CGT-k IruÃeko San Lorenzon 12:00etan jarri dute hitzordua. Krisiaren eta murrizketen aurrean, mobilizazioa eta lan banaketa leloak zabalduko du manifestazioa. Sindikatu horietako langileek zabalduko duten mezua da: borroka dezagun langabeziaren aurka eta negoziatzen ari diren lan erreformaren kontra.