Sakandarrak fin Leitzako 32. Krosean

Guaixe 2010eko apirilaren 27a

Primerako eguraldiarekin eta giro paregabearekin jokatu zen Leitzako 32. Krosa. Kategoria ezberdinak kontuan hartuta, guztira 220 korrikalari aritu ziren, antolatzaileen aurreikuspenak gaindituz. Proba nagusian herrian barna prestatutako 2,5 km-ko zirkuituari lau buelta eman behar zitzaizkion, 10 km osatuz, eta azkarrena Abdelfettah Louajari bilborra?? izan zen (31:22). Boualame Jaquad bigarrenari minutu bat eta 26 segundo atera zizkion (32:48). Emakumezkoetan Maitane Melerok (19:04) 33 segundo atera zizkion Marta Muñozi (19:37). Korrikalari sakandarrak primeran aritu ziren eta lehena Raul Audikana olaztiarra izan zen (36:00). 1.Abdelfettah Louajari: 31:22 13.Raul Audikana (Olazti): 36:00 17.Juantxo Arregi (Altsasu): 36:53 27.Aritz Pellejero (Lakuntza): 39:00 44.Santi Agirre (Iturmendi): 40:39 49.Jose Javier Maiza (Etxarri): 41:00 66.Luis Flores (Lakuntza): 42:56 113.Jose Ignazio Reparaz (Arbizu): 47:38