Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
1.Walter Becerra: 1:14:005.Angel Arrieta (Uharte Arakil): 1:19:528.Jon Arrieta (Uharte Arakil): 1:20:4128.Patxi Albeniz (Uharte Arakil): 1:28:28126.Maitane Txueka (Arbizu): 1:39:43135.Jose Antonio Salgado (Altsasu): 1:41:02Asteburuan Aloñako VI. Igoera zegoen jokoan, 15,5 km-ko eta 2.200 m-ko desnibeleko mendi lasterketa. 246 korrikalari iritsi ziren helmugara, eta bertan aritu ziren sakandarrek primerako maila eman zuten, Arrieta anai uhartearrak buru zirela. Lasterketa Walter Becerra sestaoarrak irabazi zuen (1:14:00), Arkaitz Letamendi oñatiarrari minutu pasa atera eta gero (1:18:24). Angel Arrieta bosgarrena izan zen (1:19:52), eta haren anai Jon zortzigarrena (1:20:41). Mendian bikain dabiltza aurretik txirrindulan aritutakoak. Emakumezkoetan Nerea Amilibia nagusitu zen (1:29:59), eta laugarren postuan sartu zen Maitane Txueka arbizuarra (1:39:43). Informazio guztia www.aloina.net web gunean topa daiteke. Bestalde, igandean, 9:15ean, Arratzu-Urdaibai mendi lasterketa dago jokoan, Euskadiko Txapelketa izango dena. Korrikalariek 30 km eta pilatutako 4.000 m-ko desnibela izanen dituzte aurrez aurre.