Sakana hirugarrena eta Andra Mari lehena

Guaixe 2010eko apirilaren 27a

Nafarroako Goma Gaineko 4x4 Sokatira Txapelketako lehen jardunaldia jokatu zen igandean Baigorrin, Nafarroaren Eguneko ospakizunen barruan. Emakumezkoen txapelketan, 255 kilotan, 5 talde aritu ziren. Amaiur eta Lesakako Beti-Gazte izan ziren finenak, eta 4,5 puntu lortu zituen bakoitzak. Sakanako neskek 3 puntu bildu zituzten, Berriozarkoek 2 eta Basaburua-Imotzek bat.Kadeteen mailan, talde mistoak osatuta ari dira lehian, 295 kilotan. Sakanako Andra Marik 3 puntu bildu zituen, Basaburuak 2 eta Txantreak ezin izan zuen lehenengo jardunaldian egon. Nafarroako Goma Gaineko 4x4 Sokatira Txapelketa ligaxka moduan jokatzen ari da. Asteburu honetan ez da saiorik jokatuko, eta bigarren jardunaldia maiatzaren 8an izanen da, larunbatarekin, Zugarramurdiko pilotalekuan, 17:00etatik aurrera.