Lehen hiru hilekoan bost EEE

Guaixe 2010eko apirilaren 29a

Martxo akabera bitartean Sakanako bost enpresak aurkeztu dute Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE). Hala jakinarazi digu Nafarroako UGT-ko Ikerketa Kabineteak. Aurkeztutako bost espedienteetatik 3 kontratuak aldi baterako eteteko ziren eta gainontzeko biak kontratuak hausteko. Aurkeztutako espediente horiek guztira 57 pertsonako plantilla hartu dituzte eta haietatik 43rengan izan dute zuzeneko eragina.Kontratuak aldi baterako eteteko hiru EEEk hiru lehen hilekoan Sakanan izan duten eraginari dagokionez, 27ko plantillatik 24 langileri eragin die. UGT-k zabaldutako datuen arabera,  kontratua hausteko urteko lehen hiru hilabeteetan aurkeztutako 2 EEEk 30eko plantilla hartu dute eta 19 langileri eragin die. Hiru espediente aldeen akordioarekin itxi dira.Sektoreei dagokionez, urteko lehen hiru hilabeteetan onartu diren espedientetako hiru metalgintzakoak dira eta bana eraikuntza eta kimika arloetakoak. Herriei dagokionez, martxora bitartean  aurkeztutako espedienteetatik hiru Altsasun egin dira eta bi Olatzagutian.