Nafarroako Promesen Ligako jardunaldia Altsasun

Guaixe 2010eko apirilaren 28a

Nafar Kirol Jolasen barruan, Nafarroako Igeriketa Promesen Ligako 7. jardunaldia jokatu zen asteburuan Altsasuko Zelandi kiroldegiko igerileku estalietan. Kimuen mailako igerilariak aritu ziren lehian, 100 igerilari inguru, hurrengo bi probetan: 200 m libreetan eta 4x100 m estiloetan. Probaren antolakuntza lanean Sakana Igeriketa Taldeko arduradunak aritu ziren. Sakana Igeriketa Taldeko kimuen mailako bost igerilari lehiatu ziren, guztiak ere 200 m libreetan. 4x100 m estiloetan ez ziren aritu, ez baitzuten erreleboak egiteko kopurua osatzen. Horrela, nesken kimuen mailako 200 m libreetan irabazlea 54 igerilari aritu ziren eta guztien artean Arantxa Jerico nagusitu zen (Amaya), 2:39.04ko denborarekin. Olatz Azazeta Pelaez 7.a izan zen (2:44.15), Estibaliz Fernandez 40.a (3:20.02) eta Naroa Lizarraga 46.a (3:36.06). Mutilen kimuen mailan 49 mutiko aritu ziren eta Sergio Arana izan zen azkarrena (Amaya), 2:26.61 denborarekin. Aitor Galbete 29.a izan zen (3:06.90) eta Iosu Olmos 30.a (3:08.00).