Valverdek Romandiako Tourra irabazi du

Guaixe 2010eko maiatzaren 3a

Ostiraleko erlojupekoa eta gero, Alejandro Valverde (Caisse) Michael Rogers (Columbia) liderretik segundo batera zegoen, eta argi zegoen igandeko etapa irabaztera atera behar zela. Etapa oso gogorra izan zen, lehen mailako hiru mendate eta gero Siongo gainan despeditzen baitzen, eta euriak eta eguraldi txarrak are gehiago gogortu zuena. Bada, Alejandro Valverdek etapa irabazteaz gain, Romandiako Tourra irabaztea lortu zuen. Helmugarako 24 km-ren faltan Euskalteleko Igor Antonek erasoa jo zuen eta haren atzetik atera ziren Valverde, Menchov eta Spilak, eta Sioneko helmugako esprintean Valverde nagusitu zitzaion Antoneri.Sailkapen orokorrean Valverdek 11 segundo atera zizkion Simon Spilaki (Lampre) eta 21 segundo Denis Menchovi (Rabobank), eta Igor Anton 10.a izan zen, 1:34ra. Gorka Verdugo (Euskaltel) 58.a izan zen, 24:47ra. Anton liderraren alde lan handia egin du etxarriarrak.Tino Zaballarendako Asturiaseko ItzuliaIgandean despeditu zen Asturiaseko Itzulia, bost portuko etapa gogorrarekin. Loulé talde portugaldarreko Tinoi Zaballa asturiarrak irabazi zuen atzoko etapa, sekulako erakustaldia emanez, eta aldi berean Asturiaseko Itzulia bereganatzea lortu zuen. Sailkapen orokorrean Euskalteleko Beñat Intxausti hirugarrena sailkatu zen, 1:17ra. Haren taldekide Jorge Azanza altsasuarra 38.a izan zen, 24:33. Aipatzekoa da Rural Kutxa talde sakandarrak primerako lana egin zuela, eta horren isla Jose Herrada seigarrena sailkatu zela, 2:06ra. Bestalde, itzuliko lehen etapa irabazi zuen Pablo Urtasunek eta Orbeako Xabier Zabalok ezin izan zuten itzulia despeditu.Afizionatuak. Rural Kutxako Fernandez bosgarrena Urrakiko IgoeranIgandean Urrakiko Igoera lasterketa ezaguna jokatu zen Azpeitian, eta bezperan Legazpiko Santikutz lasterketan irabaztetik zetozen Daniel Diaz argentinarrak (Baque) atzera ere podiumeko goreneko mailara igotzea lortu zuen, denboraldiko bere bosgarren garaipena lortuz. Zumaiarako jaitsieran tropela bi taldetan moztua geratu zen eta Sakanako Rural Kutxak tropel nagusia lanean jarri zuen, aurretik zihoazenak harrapatzeko, eta tropelak batua ekin zion Urrakiko igoerari, baina hortik aurrera batasuna apurtu zen. Daniel Diazek (Baque) eta Kneppersek (Telcom) egin zuten aurrera, eta helmugatik 500 metrora Diazek gogor eraso zuen eta Kneppersek ezin izan zion jarraitu. Helmugan 4 segundo atera zizkion argentinarrak Kneppersi, eta Rural Kutxako Fernandez bosgarrena sartu zen, 15 segundora. Talde bereko Marquez eta Mendez bederatzigarrena eta 10.a izan ziren, 42 segundo eta 1:14ra.