Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo hasi ziren Dunkerqueko Lau Egunak. Etapa esprintean erabaki zen eta Saxo Bankeko Alex Rasmussen izan zen azkarrena. Euskalteleko Koldo Fdez de Larrea laugarrena izan zen. Caisseko Imanol Erbiti 87.a izan zen, denbora berean, eta Euskalteleko Pablo Urtasun urdiaindarra 156.a, 5:31ra. Sukarrarekin aritu zen urdiaindarra, gorputz kaxkarrarekin, eta egun oso konplikatua izan zuen. Gaur bigarren etapa jokatuko da, Coulogne eta Auby arteko 196 km-koa, lau portu gogorrekin. Ziurrenik sailkapena goitik behera aldatuko du etapak. Shilov nagusi BidasoanAtzo hasi zen 23 urtez azpiko afizionatuen Bidasoako Itzulia, Irunen hasi eta Hendaian despeditu zen etaparekin. Lokomotiv taldeko Sergey Shilov izan zen nagusi, etapa hasi eta berehala eraso egin baitzuen, eta atzean utzi zituen gainontzekoak. Gero 10 txirrindularik tropela utzi eta Shilov harrapatu zuten, baina bera izan zen etapako bi portuak eta tarteko helmugak lehena pasa zituenak eta esprintean erabakitako etapan lehena izan zena. Rural Kutxa talde sakandarrekoak ongi aritu ziren eta Jesus Herrada eta Airán Fernandez laugarrena eta bosgarrena izan ziren, denbora berean. Gaur Hondarribian hasi eta despedituko den 127,3 km-ko etapa dago jokoan, eta txirrindulariek lehen mailako Jaizkibel igo beharko dute. Taldeek dena eman beharko dute atzo izan ziren diferentziak apurtzeko, eta ikusi beharko da Shilov errusiarra maldan gora eremu lauean bezain ongi moldatzen den.