Haize Berriak Banda handi egin da

Guaixe 2010eko maiatzaren 3a

Sakanako Haize Berriak Bandak kontzertu arrakastatsua eskaini zuen ostiralean. Andre Waignein konpositorearen Three movements for piano and band obrak ireki zuen kontzertua. Bigarren zatian, Margarita Lorenzoren American Souvenir eta Bert Appermont-en Colors for trombone piezak jo zituzten. Aipagarria da bi konpositoreek lotura berezia dutela Haize Berriak bandarekin. Sakanako bandak Kataluniako musikagileak enkarguz egindako pieza mustu zuen duela bi urte eta, esker onez, Haize Berriak Bandari eskaini zion American Souvenir obra. Bestalde, Bert Appermont Haize Berriak Bandarako Konposizio Lehiaketako epaimahaikide izan zen.Ostiraleko kontzertuan distira berezia izan zuen Haize Berriak Bandak. Bai kalitatean bai dimentsioan, handitzen ari da Sakanako Banda eta hori agerian geratu zen Altsasuko Iortia kultur guneko agertokian.Dando la varaSakanako Bandaren kontzertuak ireki zuen Dando la vara tronpoi ikastaroaren astea. Hain zuzen, ikastaroan irakasle lanak egin zituzten bi musikagileren laguntza izan zuten sakandarrek: Arkaitz Mendoza pianistarena eta Carlos Gil tronboi jolearena. Asteburu osoan mugimendu handia izan da Altsasuko kultur gunean. Ia 40 lagun izan dira tronboi ikastaroan eta zenbait kontzertu eskaini dituzte Altsasun eta Irurtzunen.