Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan GRAVN txapelketako trinketeko finalak jokatu dira. Nafarroak jokoan zeuden 15 finaletatik 13 jokatu zituen, eta horietatik zortzi irabazi zituen. Hortaz trinketeko txapelduna izan da, 8 garaipenekin. Nafarroako Pilota Federazioko presidenteak jaso zuen trinketeko txapeldunen trofeoa. Bizkaiak 5 garaipen lortu ditu eta 4 final huts egin, eta Gipuzkoa sailkatu da hirugarren, bi garaipenekin. Asteburu honetan ezker paretako frontoiko finalak jokatuko dira Gasteizen eta Llodion. Nafarroa 19 finaletan ariko da, Bizkaia 14tan, Gipuzkoa 9tan, Araba 5etan eta Errioxa 3tan.