Javier Borrega garaile V. San Juan duatloi krosean

Guaixe 2010eko maiatzaren 3a

Igandean jokatu zen Iruñeko V. San Juan duatloi krosa, eta 170 duatletak hartu zuten parte. Proba Nafarroako zirkuiturako baliagarria zen, eta 4 km korrikan, 13 km mendiko bizikletan eta 4 km korrikan osatu behar izan zituzten parte hartzaileek. Proba gogorra. Helmugan azkarrena Sakana Triatloi Taldeko 29 urteko Javier Borrega altsasuarra izan zen. Sakandarrak minutu eta 14 segundoko aldea atera zion Alberto Cebolledari (Arenas) eta minutu eta 15 segundokoa David Latasari (Valle de Egües Hiruki Triatlon) zituela. Emakumezkoetan 16 urteko Ana Nantes (Atalaya) izan zen azkarrena (1:21:37), Edurne Ferrerori (Valle Egües Hiruki Triatlon) 13 segundo aterata. Goizeder Azazeta altsasuarra laugarrena izan zen (1:36:26), probako lehen kadetea. Oso ongi aritu zen altssuarra. Javier Borrega kontentu zegoen helmugan, eta adierazi zuen korrika egiteko tarteak aprobetxatu zituela aldea ateratzeko. "Banekien korrika egiten gainerakoak baino azkarrago nenbilela, eta horregatik korrika egiteko tarteetan aldea ateratzen saiatu naiz eta ongi joan zait, bizikletan askoz gehiago sufritu dudalako, bereziki Igor Floresek harrapatu nauenean, baina azken zatian, korrikan, ihes egin dut eta lehena izan naiz" azaldu zuen altsasuarrak. Borregak gaineratu zuenez, eguraldia primerakoa zen korrika egiteko, fresko baitzegoen, euririk egin gabe. Lehen aldiz aritu zen Borrega San Juan proban, eta hurrengo urtean itzuliko dela baieztatu zuen. Bestalde, Juan Luis Maiza etxarriarra bosgarrena izan zen (1:04:30), primerako lana eginez. Larunbatean, maiatzaren 8an, 16:30etik aurrera VIII. Izabako Mendi Duatloia egonen da jokoan. Duatletek 6 km korrikan, 20 km txirrindulan eta 3 km korrikan egin beharko dituzte, Belaguako paraje zoragarrietan.SailkapenaGizonak 1.Javier Borrega (Sakana T.T.): 1:00:31 5.Juan Luis Maiza (Sakana T.T.): 1:04:30 23.Jose Manuel Borrega (Sakana T.T.): 1:15:11 *Felix Benjumea (Sakana T.T.) eta Igor Flores (Lagunak) erretiratu egin ziren. Emakumeak 1.Ana Nantes (Triatlon Atalaya): 1:21:37 (lehen juniorra) 4.Goizeder Azazeta (Sakana T.T.): 1:36:26 (lehen kadetea) Benjaminen nesken maila 1.Carmen Riaño (8:29) 4.Leire Maiza (Sakana T.T.): 9:42 Kimuen nesken maila 1.Olatz Azazeta (Sakana T.T.): 13:10 Kimuen mutilen maila 1.Jesus Chueca: 12:03 2.Iñigo Maiza (Sakana T.T.): 12:34