Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean txirrindulari eskolen lasterketa izan zen Atarrabian, denboraldiko lehenengo proba. Aralar, Burunda, Villaves, Aranguren eta Ermitagainako taldeak aritu ziren lanean. Euria ari zuenez eta bidea irristakorra zenez, lasterketa bertan behera geratu zen eta hortaz, ginkana probarekin konformatu behar izan zuten. Txirrindulari sakandarrek primerako maila eman zuten eta podiumetan Aralar eta Burunda Txirrindulari taldeen koloreak ikusteko aukera izan zen. Argazkian hasierako mailako podiuma dago. Tartean Xabier Mauleon, Iñaki Cabrera, Josu Etxebarria eta beste daude. Igandean Nafarroako Kirol Jokoen barruan lasterketa izan zen Kaparroson, eta sakandarrak ere poliki aritu ziren.