Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan II. Arratzu Urdaibai mendi lasterketa jokatu zen Arratzun, Banakako eta Kluben Arteko Euskadiko Lasterketen Txapelketa, hain zuzen. 290 kirolari animatu ziren txapelketak zituen 30 km-ak osatzera, 2.000 metroko desnibel positiboari aurre eginez. Irabazlea Ionut Zinca izan zen (2:36:09), Aitor Osari 2 minutu eta 16 segundo atereaz. Lehen emakumea Nerea Amilibia izan zen (3:21:55), Elena Calvillori ia 14 minutu aterata (3:34:45). Sakandarrek lan ona egin zuten eta Angel Arrieta uhartearra izan zen lehena, bederatzigarren postuan heldu eta gero. Aspaldi ez genuen Ander Unzurrunzaga beterano etxarriarraren berririk eta Arratzuko lasterketan atzera ere lanean ikusi genuen. Primeran aritu zen etxarriarra eta 27.a sartu zen helmugan, lehen beteranoa suertatuz.SailkapenaGizonak 1. Ionut Zinca: 2:36:09 9. Angel Arrieta (Aralar Mendi): 2:50:44 27. Ander Unzurrunzaga (Dantzaleku Sakana): 3:01:13 (lehen beteranoa) 28. Jon Arrieta (Aralar Mendi): 3:01:36 42. Juanjo Goikoetxea (Aralar Mendi): 3:10:32DatorrenaAsteburuan bi hitzordu inportante dituzte mendi lasterkariek. Larunbatean, maiatzaren 8an, Lasterketa Bertikalen Euskadiko Kopa hasiko da, Arrazolan jokatuko den III. Anboto Kilometro Bertikal probarekin. Proba baliagarria izango da Espainiako Lasterketa Bertikalen Txapelketarako. Korrikalariak banaka-banaka aterako dira 15:00etatik aurrera Anboto igotzeko, eta euren lana kronometratu egingo dute. 3,8 km eta 1092 metroko desnibel positiboa gainditu beharko dute. Jakina denez, irailaren 20an aipatu txapelketarako baliagarria den proba antolatuko da Uharte Arakilen, II. Uharte-Beriain Km Bertikala. Eta igandean, hilak 9, Izarraitz mendi lasterketa jokatuko da Azpeitian, 10:00etan hasita. 21,2 km eta 3.320 metroko desnibel pilatuari egin beharko diote aurre korrikalariek.