Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Malagako artista honen edozein erakusketa da interesgarria, baina kasu honetan are gehiago: Pablo Picassoren inguruko, lan handienetariko eta munduko inportanteenetariko bat ikusgai izango delako. Picassoren 300 lan inguruk osatzen duten erakusketa bitxi hori eta bertan bere gai klabeak ikus daitezke: epealdi arrosa eta urdinaren ikono arlekiarretatik hasi eta bere zeramika famatuetaraino, grabatuak eta erretratuak, buru monumentalak, zezenak eta hain ezagunak diren bodegoi eta figura kubistak.Aukera paregabea Met bilduma osatzen duten pinturak, eskulturak, zeramikak eta hainbat grabatu ikusteko. Guztiek ere agerian uzten dute Picassoren bikaintasuna. Bertan bere gaztetako produkziotik (1900. urteko nerabezaroko autorretratu bat) azken urteetako lanetaraino aurki daitezke. Artistak 87 urterekin egin zituen "Desnudo de pie" eta "Mosquetero sentado", esaterako. Bilduma horretan aipagarriak dira gaztetako konposizioak, marrazki eleganteak (publiko gehienarentzat ezezagunak, nahiz eta bere garrantzia baduten...), eta 200 bat grabatu paregabe. Erakusketak 34 pintura, 58 marrazki, dozena bat eskultura eta zeramika eta aipaturiko grabatuak jasotzen ditu. Guztiak Metropolitan Museoak jaso ditu azken 60 urteotan. Erakusketa prestatzeko, sakonki aztertu dute artistaren lana, zenbait lan zaharberrituz, artistaren intentzio eta osotasun fisikoa ondo ikus dadin. Bere ikerketa eta kontserbazio lanarekin aurkikuntza miresgarriak egon dira,. Erakusketarekin batera, Picassoren Metropolitaneko lanen inguruko katalogo zehatz eta inportante bat argitaratu da . Hori guztia museoari berari eta Gary Tinterow espezialistari esker izan da posible. Man Ray, Bassai, Arnold Newman, David Douglas Duncan eta bestek Picassori eginiko argazkiekin osatzen da aukera hori Beraz, zer esanik ez; Metropolitan Museoak ikusgai jartzen duen Pablo Picasso artista eta jeinuaren erakusketa eta katalogo hori aukera paregabea dira bere lana miresteko. Itziar Nazabal