Bederatzi lekukotza Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren I. eta II. liburuetan

Guaixe 2010eko maiatzaren 3a

Aurreko ostiralean aurkeztu zituen Euskaltzaindiak Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren I. eta II. liburukiak (hiru formatutan: paperean, DVD-an eta sarean). 1983an erabaki zuen Euskaltzaindiak atlasa egitea. Prestaketa lanak bitarteko, 1987an hasi zen Euskaltzaindia inkestak egiten eta 1992an despeditu. Inkesta egiteko adineko pertsonak aukeratu ziren, sortzez eta familiaz tokian tokikoak, bai eta herritik kanpoan gutxi ibiliak ere. Haiei 2.857 galdera egin zizkieten. Euskal Herriko 145 herritan egon ziren. Tartean Dorrao, Arbizu eta Urdiain daude. Dorraon  Florentzio Marin Galartza, Joxe Larraza Galarza eta Felix Lizarraga Senarrek erantzun zioten inkestari. Primitivo Flores Eztanga, Juan Mendinueta Mendinuetaren lagun bat izan ziren inkestatu arbizuarrak eta Urdiainen Paskual Zubelzu, Emiliana Zufiaurre eta Frantzisko Zufiaurre. AtlasaHizkuntzaren ahozko aldaera desberdinak mapetan aurkeztuak ematen dituzte hizkuntza atlasek. Hortaz, Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu.