Langileen Egunak utzitakoak

Guaixe 2010eko maiatzaren 4a

Larunbateko aldarrikapen egunak mobilizazio bakarra utzi zuen Sakanan. LAB sindikatuak Altsasun egindako manifestazioa. Langileon borroka, aldaketaren indarra lelopean egindako manifestazioak 300 bat pertsona bildu zituen. Lizarrara joan ziren, bestalde, UGTko kideak. Sindikatuko kideek kontzentrazioa egin zuten. Haren buruan Sakanako enplegu suntsitzea gelditzeko premiazko konponbidea eskatzen zuen pankarta baten ageri zen.  Bestalde, aurten 25 urte betetzen dira 200 pertsonatik gora UGTn afiliatuta daudela. Haietako batzuek oroigarri bat jaso zuten larunbatean Lizarran. Haien artean, besteak beste, Bienvenido Gallego eta Gracilano Moro Martin sakandarrak zeuden. ELAko kideek Bilboko bidea hartu zuten; CCOOek, aldiz, Iruñekoa.