Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
20:00etan eginen da, Altsasuko Foru plazan. Bilkura horretan Abian plataformako kideek enpresetako eta beste eskualdeetako esperientzien berri jasoko dute. Batzar hori, hain zuzen ere, plataformak berak hilaren 21erako deitu duen bi orduko lanuztea prestatzeko balioko du. Abian-ek, bestalde, geldialdi eta manifestaziorako atxikimenduak biltzen jarraitzen du. Bestalde, plataformak jakinarazi duenez apirilean Altsasuko enplegu bulegoan 48 langabe gutxiago zeuden izena emanda. Abian-ek dio datua positiboa izanda ere, ez duela eskualde osoko errealitatea islatzen, eta herriz herriko datuek jakin behar direla egoerak hobera egin duen edo ez jakiteko. Hainbat enpresetako egoera kezkagarria ere gogora ekarri du, Gamesa tarteko. KontzentrazioakAsteazkenero, udaletxe aurretan eta enpresetan bilkurak deitu ditu Abian-ek.