Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Apirilaren 26an Andra Mari ikastolan izan zen Microsoft Iberikako kanpo harremanetarako kudeatzaile Montserrat Pardo Bayona. Sarearen erabileran adin txikikoak helduak baino trebeago dira eta horrek azken horietan "segurtasun falta eta beldur sentimenduak sortzen ditu". Adituak horren aurrean esan zuen guraso eta semen-alaben artean "konfiantza, komunikazioa, hezkuntza eta erabilera arduratsua" izan behar duela oinarri gaiari arriskurik gabe ekiteko. Gurasoendako dekalogoa1. Arauak guraso eta seme-alaben artean adostu.2. Seme-alabekin interneten duten ohiturei buruz hitz egin.3. Helduren bat etxean egon adin txikikoak internet erabiltzen ari direlarik .4. Ordenagailua egongelan jarri.5. Seme-alaben kontaktuak eta pasahitzak ezagutu.6. Noizbehinka konfiantza sortzeko beraiekin batera nabigatu.7. Helbide, telefono eta halako datu pertsonalik ez eman.8. Denbora tarteak finkatu eta gauez ez utzi ibiltzen, are gutxiago txatetan.9. Helduek gaztetxoen ezagutza maila bera lortu.10. Babes tresnak erabili: antibirusak, gurasoen kontrola, iragazkiak...Gazteen erabilera arduratsu eta segururako aholkuak1. Ez eman datu pertsonalik interneten, ez dakizu norekin ari zaren. Interneten, bizitzan bezala, dena ez da egia. Kalean zabalduko ez zenukeena ez zabaldu interneten. Batzuetan informazioa ezin da ezabatu. 2. Zerbait arraroa edo desatsegina ikusten baduzu, gurasoekin komentatu eta ez saiatu bakarrik ikertzen. Ez onartu inongo irain edota erasorik. Sala itzazu.3. Interneten ezagutu duzun norbaitekin gelditu nahi baduzu, ez joan bakarrik.4. Ez sartu kreditu txartelen datuak eta halakorik eskatzen duten tokietan. Saihestu arrazakeria, pornografia, anorexia eta bortizkeria bultzatzen dituzten tokiak.5. Adin txikikoen sarrera debekatzen duen mezua topatzen baduzu, errespeta ezazu.6. Erabili pasahitz zailak eta ez eman inori.7. Sare sozialetan manten ezazu profil pribatua. Honek babesten zaitu.