Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Txantreako Irristaketa Trofeoa jokatu zen, txikien ligarako baliagarria zen proba. Pistako abiadura probak izan ziren jokatu zirenak, mini kategoriatik hasita gazteen mailara arte. Sakanako klubetatik 31 neska-mutiko inguru aritu ziren, eta primerako maila eman zuten guztiek. Tartean, Anne La Puente nesken mini mailako bigarrena izan zen 500 metrotan, eta Gaizka Ocaña mutilen haurren mailako bigarrena 3.000 puntuetan. Larunbatean, 16:00etatik aurrera, eta igandean, 10:00etatik aurrera, Nafar Kirol Jolasen Pista Irristaketako finalak jokatuko dira Txantrean, Espainiako Txapelketarako sailkagarriak izango direnak. Tartean Sakanako irristalariak ariko dira.