Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteazkenean hasi eta bihar, larunbatarekin despedituko da Dunquerqueko lasterketa. Bertan ari dira Pablo Urtasun urdiaindarra (Euskaltel) eta Imanol Erbiti ihabartarra (Caisse). Atzo Coulogne eta Auby arteko etapa zuten, lau porturekin, baina atzoko emaitzen faltan, asteazkenean Erbiti 87.a zen, Rasmussen liderraren denbora berean eta Urtasun 156.a, 5:31ra. Sukarrarekin eta gorputzaldi kaxkarrarekin aritu zen urdiaindarra eta egun oso txarra pasa zuen. Ikusi behar errekuperatu den hala ez. Profesionalek egindako lana errepasatuz, Valverdek irabazitako Romandiako Tourrean Gorka Verdugo (Euskaltel) 58.a izan zen, 24:47ra, eta 10.a sailkatu zen Igor Anton liderraren alde lan handia egin zuen etxarriarrak. Asturiaseko itzulia, aldiz, Loulé talde portugaldarreko Tino Zaballak irabazi zuen eta hirugarrena Beñat Intxausti (Euskaltel) izan zen. Intxausti laguntzeko izugarri egin zuen lan Jorge Azanza altsasuarrak (38.a, 24:33ra), eta Rural Kutxa talde kontinental sakandarrak primerako lana egin zuen, Jose Herrada seigarrena izan baitzen. Lehen etapa irabazi zuen Pablo Urtasunek (Euskaltel) eta Xabier Zabalok (Orbea) ezin izan zuten itzulia despeditu. Bestalde, Egoi Martinez (Euskaltel) bere taldekide Samuel Sanchez eta Juanjo Orozekin batera Frantziako Tourreko hirugarren etapa prestatzen aritu da, zazpi galtzadarri gune edo "paves" dituena. Bidasoako itzulia23 urtez azpiko afizionatuak XXXVIII. Bidasoako Itzulian murgilduta daude. Atzo Hondarribin hasi eta despeditu zen etapa jokatu zen, lehen mailako Jaizkibel portua tartean, eta ziurrenik sailkapenean aldaketak ekarriko zituela. Baina atzoko emaitzen faltan, asteazkenean Lokomotiv talde errusiarreko Sergey Shilovek sekulako erakustaldia eman zuen. Ihes eginda iritsi zen taldean nagusitu zen, eta Rural Kutxa talde sakandarreko Jesus Herrada eta Airán Fernandez laugarren eta bosgarren izan ziren, denbora berean. Gaur Irunen hasi eta San Martzial gainan (2. maila) despedituko den lasterketa dute aurrean, 124,2 km-koa, Gurutze (3.maila) eta Usategieta (2. maila) pasa ondoren. Eta biharko etapa izango da nagusia eta gogorrena. Irundik aterata, 78,4 km-tan Gurutze (3. maila), Aritxulegi (lehen maila), Agina (lehen maila) eta Erlaitz (lehen maila) pasa beharko dituzte, Irunen bukatzeko. Bestalde, larunbateko Legazpiko lasterketa Daniel Diaz argentinarrak (Baqué) irabazi zuen, eta Rural Kutxako Victor de la Parte arabarra bigarrena izan zen. Eta igandean, atzera ere, Diazek irabazi zuen Azpeitiako Urrakiko Igoera. Rural Kutxako Fernandez bosgarrena izan zen, 15 segundora, eta talde bereko Marquez eta Mendez bederatzigarrena eta 10.a izan ziren, 42 segundora eta 1:14ra. Asteburuko lasterketakEskolako haurrek bihar, larunbatean, lasterketa dute Azkoienen, eta juniorrak ere bihar bilduko dira Zangozan, 17:00etan, 52 km-ko lasterketan. Masterrek, aldiz, 85 km-ko proba dute igandean Elizondon, goizeko 10:00etan hasita.