Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean egindako bilkuran Nafarroako Gobernuak Udalez Gaindiko Proiektu Sektoriala onartu zuen. Haren bidez Plazaola trenak Iruñea eta Irurtzun artean egiten zuen ibilbidea berreskuratzeko beste urrats bat ematen da. Proiektua Plazaola Partzuergo Turistikoak sustatu du. Egitasmoan Iruñea sartzea onartu du partzuergoak. Trenaren ibilbide guztia berreskuratzen denean Iruñea eta Donostia artean oinez edo txirrindulaz eroso ibiltzeko aukera izanen da. Turismora eta aisialdira bideratuta dagoen proiektua da onartutakoa eta Espainiako Gobernuko Ingurumen Ministerioko "Bide Naturalen Sarean" sartuko da.