Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Egoitza, industria eta merkataritza guneetan lapurretak eragotzi asmoz, haietan bere presentzia handitu eginen du Foruzaingoak. Aparteko arreta jarriko dute zerbitzuguneetan eta, asteburuetan, turismo guneetan (Urbasa, Andia eta Aralar). Horrekin batera Foruzaingoak aurten substantzia estupefazienteen kontsumoa eta trafikoa ekiditeko ekintzak indartuko ditu. Horri dagokionez, agenteek euren presentzia mantenduko dute ikastetxeetan eta aisialdiko guneetan.Hala jakinarazi zien hilaren bostean Javier Caballero Martinezek, Lehendakaritza, Justizia eta Herrizaingoko kontseilariak Sakanako hainbat udal ordezkariri. Bileraren helburua Foruzaingoaren aurtengo lan ildoak aurkeztea eta iazko jardunaren datuak ematea zen. Aldi berean, Nafarroako Gobernuaren helburua da segurtasunaren eremuan foru administrazioaren eta tokiko erakundeen arteko lankidetza sendotzea da. Gainera, tokiko polizien eta Foruzaingoaren arteko koordinazioa estutzea eta segurtasuneko batzordeak eta tokiko planak sustatzea ere helburu dute.DatuakJasotako salaketa penalak 535Jasotako salaketa administratiboak 16Kontsultak/informazioa 2.480Kexak/proposamenak 8Salaketa administratiboak, iazBide segurtasuneko delituengatik 4171/1992 Legea hausteagatik* 178Beste arrazoiak 20* Drogen xehekako salerosketa eta kontsumoa edo debekatutako armak antzematea, besteak beste.75 atxiloketa, iazBide segurtasuneko delituengatik 26Ondarearen aurkako delituengatik 18Justizia administrazioaren aurkakoak 12Tratu txarrengatik 11Pertsonen aurkako delituengatik 6Osasun publikoko delituengatik 1Atzerritartasun kontuengatik 1Komisariaren bestelako datuakArgiketa penalak tramitatu 39Izaera administratiboko hiritarren salaketak bildu 16Muntatutako kontrol dispositiboak 484Bildutako objektuak 249Itzulitako objektuak 18125 foruzainGaur egun Altsasuko komisarian 3 kabo eta 22 polizia daude, 125 herritarako.