Udalak festetako kartelen bila

Guaixe 2010eko maiatzaren 10a

Udaberriak aurrera egin ahala, gero eta gertuago dugu uda. Harekin iristen dira herrietako festa gehienak. Dagoeneko haiek prestatzeari ekin diote Sakanako Udalek. Haietako zenbaitek festetako kartel lehiaketa deitu dute. ArbizuSanjuanek irekitzen dute udako festa garaia. Arbizuko Udalak 2010eko Sanjuanetarako kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Irabazleak 200 euroko saria jasoko du. Lehiaketa irekia da. Kartelak "San Juanak Arbizu 2010" esaldia izanen du. A 3 neurria (29,7 x 42,2 cm) izanen du eta euskarri gogorrean edo paperean (ahal izanen gero formatu digitalean ere) aurkeztuko da. Kartelak ez dira sinatuko; egilearen datuak (izen-abizenak, telefonoa, helbidea, lanbidea, adina eta NANaren kopia) kartazal itxian sartuko dira. Lanak Arbizuko udaletxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 31ko ordu biak baino lehen. Irabazleak 200 euroko saria jasoko du.www.arbizu.infoLehiaketaren oinarriak Arbizuko Udalaren web orrian aurki daitezke.Etxarri AranatzEtxarri Aranazko Udalak bi kategoria bereizi ditu, 16 urtetik beherakoena eta gorakoena. Lehen kategorian lehenak 100 euroko saria jasoko du (kirol edo eskola materialean) eta helduen arteko irabazleak 300 euroko saria. Kartelek A 3 neurria (29,7 x 42,2 cm) izanen dute eta honako testua izanen dute: "Etxarri Aranatz Festak 2010". Teknika librea da. Lana ez da sinatu behar; egilearen datuak (izen-abizenak, helbidea, telefonoa, jaiotze data eta NAN zenbakia) gutunazal itxian aurkeztuko dira. Kartelak Etxarri Aranazko udaletxean aurkeztu behar dira, ekainaren 18ko 14:00ak baino lehen. www.etxarriaranatz.comLehiaketaren oinarriak Etxarri Aranazko Udalaren web orrian aurki daitezke.AltsasuAltsasuko Udalak haurren Festetako Kartel Lehiaketaren haurren modalitatea ireki du. Altsasuko ikastetxeetako Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko 1. eta 2. mailako haurrei zuzenduta dago. Irabazleak marrazketako materiala eta 60 euro eskudirutan jasoko ditu.Kartelak A 3 neurria izanen du, ahal bada kartulinan eta honako testua izanen du: "Altsasuko festak 2010-Fiestas de Alsasua 2010". Bakoitzak nahi duen materiala erabil dezake. Lana sinatu gabe aurkeztuko da eta egilearen datuak (izen-abizenak, adina, helbidea, telefonoa, ikastetxea eta ikasmaila) kartazal itxi batean aurkeztuko dira. Lanak Iortia kultur gunean aurkeztu behar dira ekainaren 18ko eguerdiko 14:00ak baino lehen.