GRAVN Nafarroarendako

Guaixe 2010eko maiatzaren 10a

Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako pilota selekzioak lehiatzen diren GRAVN txapelketa Nafarroarendako izan da. Aurreko astean, trinketean, Nafarroa izan zen garaile, 8 garaipenekin, eta asteburu honetan ezker paretako frontoiko txapelketako finalak jokatu dira. Kasu honetan ere Nafarroa nagusitu da, jokatu zituen 19 finaletatik 13 irabazi baitzituen. Tartean, 22 urtez azpiko emakumeen paleta gomako finalean Nafarroako Janira Aristorenak eta Rebeka Kontinek 30-21 irabazi zuten Arabako bikotea. Bosgarren urtean jarraian irabazi du Nafarroak GRAVN-eko ezker paretako frontoiko txapelketa eta trinkete txapelketa, Nafarroaren nagusitasunaren irla. Nafarroako Pilota Federazioko buru Migel Angel Pozuetaren esanetan horrek argi erakusten du "harrobia bizirik dagoela". Beste txapelketakLau t´erdian jokatzen den Donostiako Noticias de Gipuzkoa Torneoan final laurdenak jokatu dira. Tartean, gazteetan Jakari 20-22 irabazi zion Kerman Galarzak, eta 22 urtez azpikoan Narbarteri 21-22 gailendu zitzaion Ezkurdia. Eta bestetik, abian da Iruñeko Kluben Arteko Trinkete Torneoa. Eskuz Binaka, San Migel elkarteko Frailek eta Mundiñanok 20-40 galdu zuten Behar Zanako Lizasoren eta Arrutiren aurrean.  Pilota emaitzak. Atzo Eibarko Astelena pilotalekuko jaialdia ixten zuen partidan Alberto Ongayk eta Ladis Galarzak 22-19 irabazi zieten Ibai Perez eta Urberuagari.