Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bakaiku, Iturmendi eta Urdiaingo Udalak ados jarri dira eta Iturmendin duten medikuaren etxea saldu eginen dute. "Hondatu baino lehen hobe saltzea". Hiru herrietako biztanleren batek etxea erosteko interesa badu maiatzaren 31ra arteko epea du udaletxean izena emateko. Ondoren udalek erosle posible guztiak bilera batera deituko dituzte eta han azalpen gehiago eskainiko dituzte. Ondare publikoa saltzeko Nafarroako Gobernuaren baimena behar dute udalek, baina ados egotean ez dute inolako arazorik espero. Bestalde, etxe horretan Iturmendiko mediku kontsultategia dago. Jakinik Iturmendin eskola berriak eginen direla, udala aztertzen ari da egungo ikastetxean kontsultategia jartzeko aukera. Herri gunean geldituko litzateke horrela. Baina leku aldaketa egiteko ere Nafarroako Gobernuaren baimena beharko da. 35 urte Etxeak dituenak eta bizpahiru urte darama hutsik.