Lau elikagai enpresa Ciudad Realgo elikagai azokan

Guaixe 2010eko maiatzaren 11

Gaur hasi eta osteguna bitartean Ciudad Realen España Original jatorri-deiturak eta bestelako elikagaiak izeneko nazioarteko azoka eginen da. Cederna-Garalurren bidez Nafarroako mendialdeko zazpi elikagai ekoizle joan dira hara haien produktuak ezagutzera ematera. Haietatik lau Sakanakoak dira: Embutidos Juan Flores, S.L., Embutidos Aldaz, Arbizu Hestebeteak eta Jeingenekoa- behi-esnekiak.Guztiak ere 72m2-ko stand batean bilduko dira. Hiru egunez enpresek nazioko ekoizleekin harremanak egiteaz gain, mundu osoko erosleekin merkataritza-topaketak egiteko aukera izanen dute. Horrela, duela hilabete batetik hona, azoka hasi aurretik, enpresak topaketak lotzen eta lan-agendak ixten ari dira mundu osoko erosleekin.