Literatura festa Sakanako Mankomunitatean

Guaixe 2010eko maiatzaren 11

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Sakanako eskolarteko komiki eta literatur lehiaketa antolatu du beste behin ere. 21. edizioa da aurtengoa. Iaztik, izen berria du literatura lehiaketak: Maria Markotegia Sariak. "Izen aproposa da, benetan" esan zuen Mankomunitateko lehendakari Migel Angel Zubiriak, "Maria Markotegi ezagutu genuenok badakigu zenbait maite zuen literatura, gainera, garai batean erakunde honetako langile izan genuen" azaldu zuen. "Lehiaketa honen bidez zuek ere literatura maitatzea nahi genuke" esan zien Sakanako ikastetxeetako ikasleei.Astelehen arratsaldean izan zen sari banaketa ekitaldia Sakanako Mankomunitatearen Lakuntzako egoitzan. Maria Markotegiren seme-alaba Illamile eta Xabier Basabek banatu zituzten sariak.Sail berriaHiru sail ditu lehiaketak: narrazioa, komikia eta poesia, azkena aurten lehen aldiz. "Iaz poesia asko aurkeztu zituzten eta epaimahaiak berariazko saila sortzea gomendatu zuen" azaldu zuen Castillo Suarez euskara teknikariak. Sail horietako bakoitzean lau kategoria bereizten dira: LHko 5. eta 6. mailetako ikasleena, DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleena, DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleena eta Batxilegoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleena. Azkeneko bi kategoria horiek bereiztu egin dira aurten, ikasle batzuetatik besteetara alde handia zegoen eta.Lehiaketa arrakastatsuaAurten zenbait berrikuntza izan badira ere, urtez urte aldatzen ez dena lehiaketaren arrakasta da. 197 ikaslek parte hartu dute, 111k narrazio sailean, 15ek poesia sailean eta 71k komiki sailean. Sakanako ikastetxe gehienek parte hartu dute lehiaketa tradizionalean: Aralarko Mikel Donea I institutuak, Olatzagutiako Domingo Bados ikastetxe publikoak, Altsasuko Zelandi ikastetxe publikoak, Iñigo Aritza ikastolak eta Jesusen Bihotza ikastetxeak, Urdiaingo Herri Eskolak, Iturmendiko Arrano Beltza ikastetxe publikoak, Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolak, Lakuntzako Luis Fuentes ikastetxe publikoak eta Irurtzungo Atakondoa ikastetxe publikoak. Bestalde, Koldo Arnanz margo tailerreko ikasleek ere parte hartu dute.SariakSakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak 950 euro banatu ditu lan onenak saritzeko. 14 sari banatu dira guztira. Migel Angel Zubiriak sarituak zoriondu zituen eta ikasleak idazten eta amets egiten jarraitzera animatu zituen. Toñi Lopez eta Izaskun Etxeberriak (literatura) eta Miren Ustarroz eta Cristina Fernandezek (komikia) osatu dute epaimahaia. Lehiaketaren helburua euskarazko sormen literarioa sustatzea den aldetik, parte-hartzaile guztiek jaso dute oparitxoa. Sarituak Narrazio SailaLHko 5. eta 6. maila1. Ainhoa Lopez    Liburu misteriotsua            50 euro2. Oier Saldaña    OO Perez: Quamtum of solace in desagerketa    40 euroDBHko 1. eta 2. mailaHutsikDBHko 3. eta 4. maila1. Oihan Larraza    Egunero erregatuko dut kaktusa    90 euro2. Oihane Kintana    Itzalpean bizitzerik ez dago        80 euroBatxilergoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloak1. Amagoia Azpiroz    Ihesi        110 euro2. HutsikPoesia SailaLHko 5. eta 6. mailak1. Jennifer Romero    Nire benetako ametsa        50 euro2. Usue Mendez     Denbora onarekin...        40 euroDBHko 1. eta 2. mailak1. Naroa Cuevas    Amodioa            70 euro2. HutsikDBHko 3. eta 4. mailakHutsikBatxilegoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloak1. Nerea Reparaz    Bizi gabe utzitako une bakoitzari    110 euro2. HutsikKomiki SailaLHko 5. eta 6. mailak1. Aitor Bengoetxea         Oiloa eta azeria    50 euro2. David Diaz        Tomasen ihesia    40 euroDBH 1. eta 2. mailak1. Markel Galbete    Aitona kuxkuxeroak        70 euro2. Iñigo Tobar        Lapurketak Altsasun        60 euroDBH 3. eta 4. mailak1. Aratz Urritzola     Red-Bull Erroman        90 euro2. HutsikBatxilergoak eta Erdi Mailako ZikloakHutsik